PARTY GUNEA:
Noiz
2018ko Abenduaren 7tik 9ra
Non
Europa Biltzar Jauregia (Vitoria-Gasteiz)
Helbidea:
Gasteiz Hiribidea, 85
01009 Vitoria-Gasteiz
Nola heldu
GPS koordenadak:
42.852078, -2.681027
Argibide gehiago:
Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria bisitatu
Gainera, Azkon eta nenok mapa bat prestatu dute Gasteizko leku interesgarriekin.
Non aparkatu
Europa jauregiko parking-a Tuvisak kudeatzen du, eta erabilgarri dauden aparkaleku-plazak app baten bidez erreserbatzen dira.
Gomendioa, Forondako ateko eta Luis Olariaga kaleko aparkalekua, Europa jauregitik 20 minutura oinez. Oinez ere bai, 4 minutura “Forondako ataria” tranbia geltokia dago eta behin hartuta 3 geltoki ondoren “Europa” geltokiak jauregia aurrean utziko zaituzte.
TRANBIA: Angulema Abetxuko
Europa Jauregia autobus geltokitik 10 minututara dago oinez, lur azpiko ordaindu beharreko aparkalekua duena. Autobus Geltokiko aparkalekua, aparkaldi motzeko aukera posiblea.
Akreditazioa
Akreditazioa 6an (osteguna) 16:00tan hasiko da, eta 9an (igandea) 17:00tan bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Osteguna 6 |
16:00 | 22:00 |
Ostirala 7 | 10:00 | 22:00 |
Larunbata 8 | 10:00 | 22:00 |
Igandea 9 | 10:00 | 17:00 |
Atseden-lekuari buruzko informazioa
Atseden-lekua osteguna 6 gauetik hasita, larunbata 8ko gauerarte erabili ahal izango da. Hortaz, aretoa igandea 9an utzi beharko da ikuskizuna bukatu aurretik.
Iaz Araba Encounterrera etorri bazinen Euskatelek oparitu zizun kanpin-denda ekarri beharko duzu.
Ez bazinen etorri denda bat izango duzu lotan geratzen bazara.
Debekatuta dago denda propioak erabiltzea.
Partehartzaile bakoitzak eman beharko du barrurako materiala. Barruko neurria: 190 x 120 cm
Edozein parte hartzailek emandako aholkueri kasorik egin ez eta horrek arazoak sortuko balitu, elkarbizitzarako kaltegarri gerta daitezkeen elementuak erretiratzea eskatu beharko liokete antolatzaileek. Zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.
Dutxa zerbitzua
Dutxen ordutegia honako hau izango da: 8:00etatik 21:30etara.
Eguneko sarrerak
Araba Encounter-ean izateko bi modu daude: 3 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.