AMV

GAIA: Eguna/gaua edo argia/iluntasuna, pentsa ezazue gure proiekzioak pantaila erraldoian eskaintzen dituen aukera guztietan argiztapen-kontraste jaialdi bat egiteko.

Anime Music Video bat (Animeko bideo musikal bat, AMV akronimoaz ezagunagoa), bideo musikal bat da, normalean Anime-arekin lotua dagoena. Hau da AMVen ezaugarri nagusia: Anime estiloko telesail edo film bateko edo bat baino gehiagotako eszenak dira, eta haiekin sinkronizatutako kantu batekin doaz. Multimediakoak eta Animearen jarraitzaile sutsuek eginak izaki, Internet bidez zabaltzen dira batez ere AMVak, upves.com eta Youtube-ren bidez batik bat. Eta orain Encounterren bidez ere bai!

ADIBIDEA: www.youtube.com/watch?v=lXX7dRULFaE

Zuen sorkuntzak Intranetera igo ahal izango dituzue.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Bideoak pantailan emango dira, ostiral gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch