Araba Encounter topaketa ostiralean hasiko da dozenaka formakuntza-jarduerarekin eta 3D inprimaketako, droneen hegaldietarako eta errealitate birtualeko zonekin

  • Teknologia-bilkuraren bosgarren edizioa abenduaren 7tik 9ra burutuko da Gasteizko Europa kongresu-jauregian 10 gigabiteko Internet konexio-abiadurarekin
  • Bisitariek gertutik ezagutu ahalko dute topaketa, eta Opengune eremu irekiko doako jardueretan parte hartzeko aukera izango dute; hitzaldietan, tailerretan edo aurkezpenetan kasu. Gainera, puntako teknologia aurkeztuko duten guneak bisitatu ahal izango dute bertaratutakoek
  • 3.000 bisitaritik gora erakartzea aurreikusi dute antolatzaileek. Izan ere, eserlekua duten parte-hartzaileez gain, eguneko sarrera duten bisitariak, tailerretan izena eman duten pertsonak eta doako jardueretara gerturatuko diren hiritarrak ere hartuko ditu jauregiak
  • Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu eta babesten du ekimena, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin

Gasteizen ostiraletik igandera burutuko den Araba Encounter 05 topaketak apustu berezia egin du aurten prestakuntza jardueren alde. Doako sarrera izango duten dozenaka hitzaldi eta tailer antolatu dituzte teknologia berriak jendartean hedatzeko helburuarekin. Gainera. 3D inprimaketako, droneen hegaldietarako eta errealitate birtualeko guneak izango dira Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Eskainitako 320 ordenagailu-postuak jada erreserbatuta daude, teknologia berrien eta informatikaren zaleek urtero espero duten hitzordua baita. Hala ere, bilkura gertutik ezagutu ahalko dute Gasteizko Europa kongresu-jauregira bertaratzen direnek, prestakuntza eta aisialdi jarduera ugari eskainiko baitira Opengune izeneko doako eremuan. Publikoari irekita egongo den gunean, online salmenta, lana aurkitzeko sistema ezberdinak edo zibersegurtasun gaiak jorratuko dituzten hitzaldiak gauzatuko dira.

Aldi berean, hainbat gairen inguruko ikastaroak burutuko dira; soinu digitalen konposizioa, bideo formatua duen CV baten prestakuntza edo led argiekin sortutako argi efektuak eratzea, besteak beste. Azken ikastaroa, adibidez, neskei bideratuta dago, baina mutilak ere gonbidatuak daude parte hartzera. Izan ere, teknologiaren zaletasuna txikitatik sustatzea da tailerraren helburua, baita informatika-programazioarekin lotuta dauden ikasketetan dagoen genero-bazterketa ekiditea ere.

Bestalde, bilkuran izango diren 320 informatika zaleek ere aukera edukiko dute formakuntza-tailerretan eta jarduera ludikoetan parte hartzeko. Ekimenak irauten dituen 72 orduetan zehar 31 lehiaketa gauzatuko dira; besteak beste, bideojoko txapelketak, programatzaileentzako erronkak, arte digitaleko lehiaketak 10 kategoriatan (argazkien eraldaketa, musika digitala, ilustrazioa edo bideoen edizioa kasu), etab.

10 gigako internet konexioa

Partyak ehunka ordenagailu sarera konektatuko ditu segundoko 10 gigabiteko abiadura izugarrian. Horrela, Euskaltelen banda zabalari esker, nabarmen gaindituko da etxeetako ohiko konexio-abiadura. Erronka handia da astebetean halako sarea antolatzea, hiru egunetan zehar %100eko errendimenduan lan egingo duen sarea. Araba Encounter topaketak merkatuko partner onenen laguntzari esker lor dezake ekimena arrakasta handiz aurrera eramatea, aurreko lau edizioetan ikusi den moduan.

Araba Encounter euskal informatika-partyen sarean kokatzen da, Gipuzkoa Encounter eta urtero Barakaldoko BEC aretoan 6.000 parte-hartzaile biltzen dituen eta aurten 26 urte bete dituen Euskal Encounter bilkura erraldoiarekin batera. Euskaltel Konekta Informazioaren eta komunikazioaren teknologien testuinguruan, pertsonen, enpresen eta egitasmoen arteko konexioa bultzatzeko helburuarekin antolatzen ditu Euskaltel Fundazioak hiru informatika-topaketa horiek, urtean zehar informatikaren eta teknologia berrien zaleen eta profesionalen artean ezagutzak, ideiak eta balioak partekatzeko.

 

 

Antolatzailea

Euskaltel Konekta

Kudeatzailea:

Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 y 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera y 9:00-13:30 ostiraletan)

Faxa:

943-533697

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 12 16 66
E-mail: press@euskalencounter.org

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch