Araba Encounter erreferentziazko teknologia-bilkura gisa finkatu da, helburu guztiak bete baititu bosgarren edizio “ikusgarrian”

  • Ekimenaren antolatzaileak oso pozik daude topaketaren garapenarekin, formakuntza nahiz aisialdi ekintzetan izandako parte-hartzearekin eta Openguneak hartu duen bisitari kopuruarekin
  • 3000 pertsona inguruk hartu dute parte bilkuran, euren ordenagailuekin Europa jauregian hiru egunez ezarrita egon diren 500 lagunak, prestakuntza-ekintzetan izen eman dutenak eta Openguneko ekintzez gozatu dutenak zenbatuta
  • Euskaltel Konekta fundazioko arduradun Sabino San Vicentek adierazi duenez, Europa jauregia kokapen “bikaina” da, partyaren beharretara primeran egokitzen delako eta hirigunean dagoelako. Horri esker, oso espazio erosoa da partaide eta bisitarientzat
  • Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu eta babestu du ekimena, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin

Nota bikainarekin amaitu da Araba Encounter 5 informatika-topaketa. Hirurogeita hamabi orduz luzatu den eta 30 ekintza inguru eskaini dituen partyak helburu guztiak bete ditu. Egitasmoaren antolatzaileak pozik agertu dira ekimenaren garapenarekin, formakuntza nahiz aisialdi ekintzetan izandako parte-hartzearekin eta publikoari irekitako eremuak, Openguneak, hartu duen bisitari kopuruarekin.

Araba Encounter erreferentziazko bilkura teknologiko gisa finkatu da Araban, arrakasta handiko bosgarren edizioari esker. Eskainitako 320 ordenagailu-postuak 5,5 segundo eskasetan erreserbatu zituzten zaleek, hitzorduak pizten duen interes handiaren seinale. Gainera, urtetik urtera hazten doa bistari kopurua, gero eta ezagunagoa baita hiritarren artean.

Bilkurak 3000 pertsona inguru erakarri ditu, euren ordenagailuekin Europa jauregian hiru egunez ezarrita egon diren 500 lagunak, prestakuntza-ekintzetan izen eman dutenak eta Openguneko ekintzez gozatu dutenak zenbatuta.
Bosgarren edizioa “ikusgarria” izan dela azpimarratu du Euskaltel Konekta fundazioko arduradun Sabino San Vicentek, eta Europa jauregia kokapen “bikaina” dela nabarmendu du, partyaren beharretara primeran egokitzen delako eta hirigunean dagoelako. Horri esker, oso espazio erosoa da partaide eta bisitarientzat.

Arloz arlo, aipagarria da 3D inprimaketarekin, droneen muntaiarekin, errealitate birtualarekin eta hardwarearekin loturiko ekintzetan izan den parte-hartze handia. Besteak beste, ikusgai egon da nazioarteko modding lehiaketa batean garaile izan den ordenagailua. Eskainitako hitzaldi eta tailerrei dagokienez ere, lagun mordoak hartu du parte eta gai anitz landu dira: programazioa, online salmenta, internet bitartez enplegua lortzeko sistemak eta email bidez gertatzen diren iruzurrak ekiditeko neurriak, besteak beste.
Barne sareak %100ean funtzionatu du, 72 orduz etenik gabe, parte-hartzaileei segundoko 10 gigabiteko konexioa eskainiz, Euskaltelen banda zabalari esker.
Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu eta babestu du ekimena, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin

Antolatzailea

Euskaltel Konekta

Kudeatzailea:

Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 y 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera y 9:00-13:30 ostiraletan)

Faxa:

943-533697

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 12 16 66
E-mail: press@euskalencounter.org

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch