Beat Saber VR

Euskal Encounter-ean bizitako arrakastaren ondoren, errealitate birtualeko munduan arrakasta duen jokoarekin errepikatzen dugu, Beat Saber.

Beat Saber musika-joko bat da, Hyperbolic Magnetism estudioak garatua. Jokalariak bereganantz hurbilduko diren kaxak moztu behar ditu sable batekin, musikaren erritmoari jarraituz. Kontuz, ez baita uste bezain erraza. Ebakiaren noranzkoa ere kontuan hartu behar da, eta gainditu beharreko oztopo batzuk ere badira. Zenbat eta kaxa gehiago moztu, puntuazio hobea lortuko du jokalariak.

Party-an izena emandako parte-hartzaileek parte hartu ahal izango dute larunbatean antolatuko den txapelketan. 3 lehen txapeldunentzat saria egongo da!

twitter facebook flickr youtube instagram twitch