Lasterketa-Dronak muntatzeko Tailerra

Ez galdu aukera hau, lasterketetako zure dronea muntatzen ikastekoa. Josu izango dugu gidari, Euskadi Drone Racing EDRko kidea eta gure drone-eremuaren antolatzailea, lasterketetako drone bat pausoz pauso muntatzen ikasteko.

Josuk urratsez urrats eta behar diren azalpen guztiak emanez muntatuko du lasterketetako drone bat, 6 hazbetekoa, Betafligth-en oinarritua. Prozesu guztia berta-bertatik jarrai dezakezue, eta zalantzak argitu, izan osagaiei buruzkoak edo izan osagaiak lotzeari eta dronea programatzeari buruzkoak.

Tailerra osatzeko, dronearen oinarrizko Firmware-a eta emisorarekin bat egitea konfiguratuko dugu, prest egon zaitezten DIY droneen munduan aurrera egiteko.

Denborarik gelditzen bada, ikusiko dugu nola integratu GPS bat eta helmen luzeko hargailu-sistema bat, grabazio ikusgarriak egiteko drone arin bat muntatzeko.

Abenduaren 7a (ostirala), 15:00etan, Hardwarearen eremuan

twitter facebook flickr youtube instagram twitch