Deskribapena: Counter-Strike: Global Offensivek (CS: GO) areagotu egingo du taldekako ekintza-jokagarritasuna, zeina aitzindari izan baitzen plazaratu zutenean, duela 12 urte.
Jokatzeko modua: 3 vs 3
Araudia:
Finalaurrekora bitarteko partida guztiak BO3an jokatuko dira; finalaurrekoa eta finala, B05ean.
- Hamabost saio izango ditu partida bakoitzak; Horietatik zortzi irabazten dituenak irabaziko du partida.
- Jokalariek ezin dute bertan behera utzi jokatzen ari den partida bat. Halakorik gertatuz gero justifikaziorik gabe, galdutzat joko da jokalari horren partida eta dagokion zigorra aplikatuko zaio.
- Arazoak partidako bi jokalariei eragiten badie (jokoko zerbitzariak eroriz gero, adibidez), bertan behera geldituko da partida, eta berriz jokatu beharko da.
- Debekatuta daude “Cheat” programa guztiak, eta, inork erabiltzen baditu, lehiaketatik kanpo geldituko da. Debekatuta dago “bug”ak edo jokoaren akatsak erabiltzea egoeraz baliatzeko, eta aurreko kasuan esandako neurri berak hartuko dira.
- Arauak hautsiz gero, lehiaketatik kanpo geldituko da berehala parte-hartzailea, edo partida osoa edo zati bat galduko du.
- Partida jokatu bitartean konexioa ustekabean eteten baldin bada, bi jokalariei kalterik ez eragiteko egokien deritzon erabakia hartuko du antolakuntzak.
- Hauek dira erabili beharreko mapak: de_dust2, de_mirage, de_cache, de_inferno, de_train
- Talde bakoitzak mapa bat baneatuko du; gainerako 3ekin talde bakoitzak bat aukeratuko du, eta hirugarrena erabiliko da hirugarren partida jokatu behar bada.
- Adostasunik ez badago nor hasi baneatzen, parekatzearen goiko aldean dagoen taldea hasiko da.
Oharrak
Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.
Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.