Old School Games: Ghost and Goblins

Deskribapena: Ghosts'n Gobins arcade-plataformetako bideo-joko bat da, Capcom-ek sortua eta 1985ean merkaturatua.

Jokatzeko modua: Banaka

Araudia:

  • Antolatzaileek eskainiko dituzte lehiaketa egiteko ekipoak.
  • Lehiaketa joko-eremuan egingo da, aurkitzen baduzue!
  • MAME erabiliko da jokatzeko.
  • Txanda bakoitzeko gehienezko denbora 45 minutu izango da; parte-hartzaileen arabera, ordubete izan daiteke.
  • Partida-grabagailua erabiliko da partidan (ezagutzen ez baduzue, emango zaizue horren berri)
  • Partida bat baino ez da jokatuko, 1 txanpon aurreko fasean. Amaitutakoan, antolatzaileari deituko zaio puntuazioa idatz dezan. Hil eta gero jokoa ukitze hutsarekin azken emaitza pantailan geratzen da. Hala ere, emaitzaren pantaila-argazkia ateratzea gomendatzen dugu.
  • Finala bi jokalari onenek jokatuko dute.
  • Finala ordubetekoa izango da, eta puntu gehien dituen jokalaria izango da irabazlea.

Oharrak:

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch