Kultuko saga honen zortzigarren emanaldiaren bertsio berria, Nintendo Switch-entzako esklusiboa. Jokagarritasun klasikoari zenbait hobekuntza gehitu dizkiote, hala nola zirkuituetan grabitatea erabiltzea eta item berriak. Dibertsioa, maskorrak eta platanoak, nahi adina.
Bertsioa: Nintendo Switch
Araudia
8 jokalarik osatutako taldetan/kanporaketetan egingo da lehiaketa. Hau da prozesua:
- Taldeak eta jokoaren ordutegia ekitaldiaren intranetean argitaratuko dira.
- Taldeko kideek kontsolen eremuan egon behar dute jokoa hasteko finkatutako ordua baino lehen.
- Lau kontsola egongo dira, eta haririk gabe jokatuko da: pertsona bat kontsola bakoitzeko (Nintendo Switch eramangarri moduan).
- Honela egingo da kanporaketa: Multzo bakoitzeko 2 jokalari onenak sailkatuko dira.
○ 4 zirkuitu jokatuko dira modu aleatorioan; hau da, zirkuitu aleatorioa bozkatu behar da.
○ Lehiaketak aurrera egin ahala, 8 zirkuitura zabalduko da jokoa (azken faseetan).
○ 150 cm3-ko GPa
○ Objektu normalak.
○ Pertsonaien eta ibilgailuen mugarik gabe.
○ Ekiporik gabe
○ CPUrik gabe
Portaera-eta joko-arauak
○ Etenaldiak. Oro har, ezin dira egin. Jokalari batek jokoa gelditu beharra badu ezinbestean, beste jokalariei jakinarazi behar die, etena egin aurretik.
○ Bug-ak eta Glitche-ak. Ezin dira erabili.
Oharrak
Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.
Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.