Deskribapena: Zorroratu ezpata, atera kartak, eta presta zaitez Hearthstonerekin gozatzeko. Karta-joko zirraragarria da, estrategia bidezkoa, ikasteko erraza eta ezin dibertigarriagoa. Hasi doako partida bat Battle.net-en, eta erabili zure kartarik onenak sorginkeriak egiteko, izakiei babesa eskatzeko eta Warcrafteko heroiei aginduak emateko, duelu epiko eta estrategikoetan.
Jokatzeko modua: Last Hero Standing
Araudia:
- Formatu estandarrean jokatuko da.
- Ahalik eta lasterrena deituko zaie parte-hartzaileei hurrengo txanda jokatzera ingura daitezen. Dagokion partidarako jarritako ordutik hamar minutura iritsi ez den jokalaria deskalifikatua izango da.
- Debekatuta daukate jokalariek txata eta kanpoko zeinahi gailu erabiltzea partida jokatzen ari diren bitartean. Hori dela eta, "Ekinean" egoeran eduki behar dute kontua.
- Ezin izango dute piloa aldatu lehiaketan zehar.
Last hero standing:
- Parte-hartzaileek 4 motatako 4 pilo izan behar dituzte prest, eta mazoetako bat baneatuko da.
- Partida irabazteko, jokalariak aurkariaren 3 mazoak garaitu beharko ditu.
- Jokalari batek pilo batekin irabazten duenean, gorde egin beharko du bere karta-sorta.
- Galtzaileak, aldiz, beste karta-sorta erabili behar du.
- LHE formatuaren azalpen-bideoa:
Oharrak:
- Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
- Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.
- Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
- Araudi orokorra du osagarri araudi honek.